Kontxako Banderako sailkatze estropada jokatuko dute gaur emakumezkoen hamahiru traineruk

Iñigo Gaiton

17:30ean emango zaio hasiera estropadari. Erloju kontrako formatuan egingo da, eta osasun larrialdiaren eraginez, ikuslerik gabe.

Iritsi da traineru denboraldiko zitarik garrantzitsuena. Kontxako sailkatze estropadak jokatuko dituzte gaur eta bihar Donostiako badian, 17:30ean hasita.

Emakumezkoen txanda izango da gaur. Iganderako zazpi txartel daude jokoan, eta, guztira, hamabost txalupa izango dira lehian arratsaldean. Zortzigarren txartela Donostiarrarena da.

Traineruak bi multzotan banatu dituzte: A eta B. Zozketa bidez zehaztuko da nortzuk aterako diren lehen. A taldean daude faborito nagusiak, baina B taldeko traineru batzuk ere badituzte sailkatzeko aukerak.

Gizonezkoek, berriz, bihar jokatuko dute estropada, ordu berean.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide