Emakume Piraguista Ikastaroa antolatu dute datozen asteetarako

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Irailaren 10etik urriaren 23ra bitartean izango da, ostegunero, 17:00etatik 18:30era edo 18:30etik 20:00era.

Orioko Emakumeen Ahalduntze Eskolak abiatu du ikasturte berria, eta ikastaroa antolatu du emakumeek piraguan ikasi eta errioaz gozatu dezaten. Irailaren 10etik urriaren 23ra bitartean izango da, ostegunero, 17:00etatik 18:30era edo 18:30etik 20:00era.

Ikastaroan izena eman nahi dutenek ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera idatzi edo 623178553 telefono zenbakira deitu dezakete. Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa izango da langileentzat.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide