Kultur Etxeak ateak zabaldu ditu gaur goizean

IƱigo Gaiton 2020ko ira. 1a, 11:09

Udako ordutegiarekin jarraituko dute aste honetan kultur etxeak eta liburutegiak: 09:00-14:00.

Kultur etxeak ateak zabaldu ditu gaur goizean, abuztuko etenaren ostean. Hala, aste honetan goizez bakarrik egongo da zabalik, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Datorren astetik aurrera, goiz eta arratsaldez egongo da zabalik, neguko ordutegiarekin.

Osasun krisia dela eta, hainbat segurtasun neurri gorde beharko dituzte erabiltzaileek. Liburutegiari dagokionez, hauek dira zehaztu dituzten neurriak:

. Liburutegia irekita dago, maileguetarako eta han ikasteko.

. Liburutegira sartu aurretik eskuak garbitu behar dira, sarreran dagoen gel hidroalkoholikoarekin. 

. Derrigorrezkoa da uneoro maskara jantzita izatea.

. Mugatu egin da eserleku kopurua.

. Txiki-txokoa itxita dago.

. Komenigarria da liburutegira banaka joatea, mendekotasunen bat eta haurrak izan ezik.

. Itzulitako dokumentuak kaxetan jasoko dira 7 egunez, berrogeialdia bete dezaten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide