Ahitu dira Julen Alonsok Azpeitian emango duen kontzerturako sarrerak

Anartz Izagirre

Musikariak eta Oinkari dantza taldeak urriaren 4an 'Sutan dantzan' ikuskizuna eskainiko dute Soreasu antzokian, eta dagoeneko ez da emanaldirako sarrerarik geratzen.

Duela bi urte plazaratu zuen Julen Alonsok Sutan dantzan diskoa, eta ordutik, hainbat plazatan izen bereko emanaldia eskaini du Oinkari dantza taldearekin batera. Datorren urriaren 4an Soreasu antzokian eskainiko dute kontzertua, 19:30ean hasita, eta dagoeneko agortu dira emanaldirako sarrera guztiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide