Gozategik bigarren kontzertua ere emango du Gure Zirkuaren karpan

Iñigo Gaiton

Irailaren 5eko kontzerturako sarrerak azkar ahitu zirela ikusita, beste saio bat antolatu dute irailaren 12rako.

Gozategi musika taldeak bi kontzertu berezi emango ditu Gure Zirkuaren karpan. Aurrenekoa irailaren 5ean izango da, eta, bigarrena, hilaren 12an, bietan larunbatarekin. Lehenbiziko emanaldirako sarrerak azkar ahitu zirela eta, Gure Zirkuak gaur eman du bigarren kontzertuaren berri.

Sarrerak Gure Zirkuaren webgunean eros daitezke, eta txarteldegian ere bai egunero, 17:00etatik aurrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide