Kaleen arteko desorekak nabarmen kaltetu du gaur Orioko gizonezkoen ontzi nagusia

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Larunbat arratsaldean Ibaizabalgo uretan jokatu zen estropadako irudia. (Aitor Arrizabalaga/Eusko Label Liga)

Hondarribia izan da gaurkoan azkarrena, eta 24 segundora helmugaratu da Orio, bederatzigarren postuan sailkatuz.

Gaur eguerdian ere Ibaizabalgo uretan izan dira Eusko Label Ligako arraun taldeak. Azken egunotan mareak biziak izaten ari dira, eta gaurkoan itsasbeherarekin arraunean egin behar izan dute Sestaoko uretan. Kaleen arteko desoreka nabarmena izan da, eta hirugarren kaleak eragin zuzena izan du Orioko traineruaren emaitzan. Ohorezko txandan arraunean egin dute oriotarrek, baina bigarren luzean atzean gelditu dira, eta ez dute lortu estropadari buelta ematerik.

Hondarribia izan da gaurkoan azkarrena, eta 24 segundora helmugaratu da Orio, bederatzigarren postuan sailkatuz. Sailkapen nagusian, berriz, hirugarren postuan kokatuta dago Orio, liderrarengandik bederatzi puntura.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide