Howdy Bluegrass taldearen kontzertua izango da gaur iluntzean Orion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Argazkia: Howdy Bluegrass

Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta folk, country eta bluegrass musika eskainiko du taldeak.

Larunbat iluntze atsegina igarotzeko aukera izango da gaur Orioko Herriko Plazaren inguruan. Howdy Bluegrass taldea igoko da oholtza gainera, eta folk, country eta bluegrass musika eskainiko dute. Besteak beste, Bill Monroe, Doc Watson, Johhny Cash, O.C.M.S. eta The Tillersen bertsioak eskainiko dituzte zuzenean.

Kontzertuari 20:00etan eman diote hasiera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide