Iritzia: Hezurdurak

Alazne Arruti Bengoetxea/Berria.eus 2020ko abu. 20a, 09:13

Artxiboko irudia. (Euskadiko Podologoen Elkargoa)

Alazne Arruti Bengoetxeak iritzi artikulua idatzi du gaur Berria egunkariko ELE atalerako.

Agian izango da gizakiok berritzailetasunak eta etengabeko ikusminak bereizten gaituela dioenik. Antzinatik, teknologia eta zientzia baliatu dira perfekzioa deritzogunari forma eman eta ostera hozkatzeko. Akatsik gabeko makinak eraiki nahi ditugu, garapenaren bilaketa betierekoaren mirabe. Milaka tonako gailu hegalarietan ozeanoak zeharkatzen ditugu turismoaren zentzua zalantzan jartzerainoko soseguaz. Sega-potoei bigarren edo hamargarren bizitza eman diegun ezin asmatuan gabiltza. Gailurik sinpleena ere konplexu bilakatu dugu, eta mirakuluzko sare amaiezinari behar besteko informazio guztia eskaini, ezezaguna zitzaigunaren trukean.

Gure gorputzak makina perfektua direla ere esan ohi da. Egoera optimoenean, sistema konplexu baina naturalen bidez oreka mantentzeko egoki kalibraturiko engranaje multzo bat izan nahi genuke. Baina alto! Ezustean harrapatu gaituen ditxosozko zomorroari desorekaren alde egindakoak onartu beharrean gaude. Norbere zilbor eta hesteen kontrolaren nolakotasuna eztabaidan baita behintzat.

Jarraitu irakurtzen

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide