Gure Zirkuak beste hamar emanaldi eskainiko ditu irailean

Amaia Urbieta Arruti

Orioko paisaiaren parte bihurtu da Gure Zirkuaren karpa uda honetan. Arrakasta ari da izaten Iker Galarza umoregilea buru duen emanaldia, eta sare sozialen bidez iragarri dutenez, irailean emanaldi gehiago eskainiko dituzte. 

Abuztua amaitu aurretik hainbat emanaldi eskainiko ditu Gure Zirkuak, eta irailean emango diote jarraipena ikuskizunen sokari. Hilaren 2tik 13ra bitartean, egunero-egunero eskainiko dute emanaldi bat, 19:00etatik aurrera. Sarrerak gurezirkua.eus atarian edota txarteldegian bertan eros daitezke.

Erlazionatuak

Irriak eta emozioak bat Gure Zirkuan

Onintza Lete Arrieta 2020 uzt 24 Orio

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide