Xanti Zabaleta eta Itziar Olasagasti: "Errezibimendurik ez badago ere, sumatzen dugu herritarren hauspoa"

Amaia Urbieta Arruti-Mireia Galarza

Matematikoki Euskotren ligako irabazlea da Orio. Ondarroako bandera irabazi zutenean erabakita geratu zen ligako garailea, eta, behin asteburuko aparrak jaitsita, Xanti Zabaleta taldeko entrenatzailearekin eta Itziar Olasagasti arraunlariarekin izan da KARKARA. Zalantzarik gabe, gustura eta harro daude egindako lanagatik, baina benetako ospakizunik ez dute egingo behin betiko garaile atera arte; beraz, asteburuko Zarauzko estropadetan dute burua une honetan.

Denboraldi bereziaz eta gainditu behar izan dituzten erronkez aritu dira biak ala biak. Pixkanaka amaitzen ari den arraun denboraldiaz gehiago jakiteko, sartu KARKARAk traineru sasoiaren jarraipena egiteko sortutako atal berezian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide