Patata tropikala antzerki taldea gaur ikusgai Orion

Amaia Urbieta Arruti

Udako kultura ekitaldien barruan, Patata Tropikala haurrentzako antzerki taldeak antzezlana eskainiko du gaur herriko plazan, 17:00etatik aurrera.

Haurrei zuzendutako antzerkigintzan esperientzia luzea duen taldea da Patata Tropikala (taldearen webgunean topa daiteke informazio osoagoa). Gaur emanaldia eskainiko dute plazan, 17:00etan hasita. 

Udako kultura programazioak aurrera darrai, eta larunbatean, hilaren 15ean, Juan Mari Beltran musikari hernaniarra igoko da Orioko plazako oholtzara, bere taldekideekin batera. 20:00etan hasiko da Beltranen kontzertua; doakoa izango da eta edukiera mugatuta izango du. Aulkiak betetzean kontzertuko gunean ezingo da entzulerik sartu, eta udalak herritarrei eskatu die segurtasun neurriak betetzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide