PORRA. Arraun porran parte hartzeko azken eguna da gaur

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 9a, 17:31

Zenbatgarren postuan amaituko dituzte Eusko Label, Euskotren eta KAE1 ligak Orio Arraunketa Elkarteko traineruek? Horixe erantzun behar da aurtengo porran. Parte hartzeko azken eguna da gaur, eta irabazleak sari bikaina eskuratuko du: bi lagunentzako otordua Xixario erretegian+oriotarren elastiko berria. HARTU EZAZU PARTE PORRAN!

Asmatzaile bat baino gehiago baleude, zozketaz erabakiko litzateke sariduna. Inork asmatuko ez balu, berriz, gehien hurbildu denarentzat izango litzateke saria.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide