'Asterix. Edabe magikoaren sekretua' filma emango dute bihar hondartzan

Aritz Mutiozabal

Udalak lau film eskainiko ditu aurtengo udan hondartzan, eta Asterix. Edabe magikoaren sekretua izango da lehena. Bihar emango dute, 22:00etatik aurrera, eta doako sarrera izango du. Segurtasuna zaintzeko, aulkiak distantzia egokiarekin jarriko ditu udalak, eta ikusleek maskara jantzita egon beharko dute.

Asterix komiki-sailean oinarritutako animaziozko filma da, Alexandre Astierrek eta Louis Clichyk 2018an zuzendutakoa. Zinema Euskaraz programari esker, euskaratu zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide