Hamar emanaldi gehiago eskainiko ditu Gure Zirkuak

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 3a, 10:30

Iker Galartzaren Gure Zirkuak Mendibeltz futbol zelaiaren ondoan du ezarrita bere karpa aurtengo udan, ikusle aldetik arrakasta handiarekin gainera. Hala, abuztuaren 19tik 30a bitartean hamar emanaldi gehiago iragarri ditu.

Astero bost saio gehiago eskainiko dituzte, guztiak 19:00etatik aurrera, asteazkenetik igandera; hau da, hilaren 19tik 23ra eta hilaren 26tik 30era. Sarrerak gurezirkua.eus atarian edota txarteldegian bertan eros daitezke.

Erlazionatuak

Irriak eta emozioak bat Gure Zirkuan

Onintza Lete Arrieta 2020 uzt 24 Orio

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide