Gaur arratsaldean kontzertua emango du Petti musikariak Arraunetxeko aretoan, eta sarrerak agortu direla jakinarazi du Orioko Udalak. Hasiera batean, 80 sarrera jarri zituen salgai udalak, baina Dike eta Kofradia eremuen hirigintza proiektuaren erakusketa areto berean dagoenez, horrek mugatu egin du espazioa. Hala, herritarren arteko segurtasun tartea bermatzeko, sarrera gehiago ez saltzea erabaki du.