Testu errezitaldi musikatua eskainiko du Iñigo Urdinagak The Passen

Aiora Larrañaga Solaberrieta

Iñigo Urdinaga. (Aiora Larrañaga Solaberrieta)

Alexander Zubizarretak gitarra doinuz girotuko ditu Urdinagaren hitzak, eta, gainera, pantailan surf irudiak eskainiko dituzte saioan.

The Passeko Patio Talks egitasmoaren barruan, Iñigo Urdinagak testu errezitaldi musikatua eskainiko du bihar. Alexander Zubizarretak gitarra doinuz girotuko ditu Urdinagaren hitzak, eta, gainera, pantailan surf irudiak eskainiko dituzte saioan. 19:55ean hasiko da saioa, eta gaztelaniaz izango da.

Gaur gaurkoz, COVID-19ari aurre egiteko babes neurriak hartzea ezinbestekoa denez, ekitaldiko aforoa mugatua izango dela zehaztu dute antolatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide