Pettik kontzertua emango du ostiralean Orion

Aiora Larrañaga Solaberrieta

Petti. (Argazkia: J.A. Areta Goñi JUXE)

Kontzertuko sarrerak salgai jarri dituzte Orioko Kultur Etxean, bi euroren truke.

Pettik kontzertua emango du ostiralean, 20:00etan hasita. Kontzertua udako programaren barruan antolatu du Orioko Udalak, eta Arraunetxen egitea erabaki du, herritarren arteko segurtasun distantzia mantendu ahal izateko. Izan ere, udalak azaldu du kultur etxeko publiko bera bildu daitekeela Arraunetxeko aretoan, COVID-19az babesteko segurtasun neurriak betez.

Kontzertuan azken diskoko kantak eskainiko ditu zuzenean Pettik, eta bertan izan nahi dutenek sarrerak salgai dituzte dagoeneko Orioko Kultur Etxean, bi eurotan

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide