Postal Kolekzionistak taldearen kontzertua bihar, Arraunetxen

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uzt. 16a, 19:01

Iñigo Asensio musikari tolosarrak gidatzen duen Postal Kolekzionistak taldeak disko berria aurkeztuko du Orion: Azken gaua hirian. Lehenengo kontzertua izango da martxoan konfinamendua dekretatu zenetik.

Orioko Udalak antolatutako udako programaren barruan, ostiral honetan kontzertua eskainiko da Arraunetxeko aretoan, jendearen arteko distantziak zaintzeko erraztasun gehien ematen dituen lekuetako bat delako. Ostiral honetan, uztailak 17, iluntzeko 20:00etan, Postal Kolekzionistak talde tolosarrak Azken gaua hirian diska berria jendarteratuko du Orion.

Sarrerak 2 eurotan salduko dira, eta aldez aurretik erosi beharko dira kultur etxean. Orotara 80 sarrera jarri dira salgai; dagoeneko erosi daitezke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide