Salgai daude Orio Arraunketa Elkarteko bandera berriak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Orio Arraunketa Elkarteak bandera berriak egin ditu, eta salgai jarri ditu Orioko Sukia tabernan eta Kutixi kafetegian. Hiru neurri desberdinetako banderak daude, eta oriotarren balkoiak, leihoak, etxeak, dendak eta establezimenduak alaitzeko eta herriko arraun taldeak animatzeko "aukera aproposa" direla adierazi dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide