Arrakasta izan zuen atzo Jon Maiak eta Maddalen Arzallusek eskainitako bertso saioak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Errikotxia bertsozale elkarteak antolatuta, bertso saioa izan zen atzo Orioko zimitorio berrian. Jon Maia eta Maddalen Arzallus aritu ziren bertsotan, eta Unai Manterola izan zen gai jartzailea. Normaltasun berrian hainbat babes neurri bete behar dira publikoa biltzen den saioetan, eta emanaldian izan ziren herritarrek segurtasun distantzia mantentzeaz gain, maskarak jantzita izan zituzten, COVID-19arengandik babesteko babes neurri gisa.

Argazkiak: Aiora Larrañaga eta Joxemari Olasagasti

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide