Orioko EH Bilduk salatu egin du Xabier Txurrukak Facebooken egindako adierazpena

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 10a, 15:58

Orioko EH Bilduk oharra argitaratu du Zarauzko alkate Xabier Txurrukak sare sozialetan egindako adierazpena salatzeko.

Gaur, Xabier Txurruka Zarauzko alkateak sare sozialetan pandemia aurretik ateratako Orioko EH Bilduren argazki bat erabili du EAJren hauteskunde kanpainako argazki batekin konparatzeko eta, testuinguru berrian, hartu behar diren babes neurriak zein diren gogorarazteko. Hala, Orioko EH Bildu eta Anuska Esnal Orioko alkatea haserre agertu dira, eta salatu dute "koronabirusa bezalako gaia baten aurrean jokabide hori izatea salagarria" dela. Bestetik, gogorarazi dute argazkia pandemia aurrekoa dela, martxoaren 5ekoa, hain zuzen ere, Arraunetxen egindako ekitaldi batekoa. 

Zalaparta sortu duen argazkian agertzen dira Maddalen Iriarte EH Bilduko lehengakarigaia, Anuska Esnal Orioko alkatea eta Itziar Murua Zarauzko EH Bilduko bozeramailea. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide