Udako egitarauaren barruan, kontzertua antolatu du Orioko Udalak uztailaren 17rako. Iñigo Asensio musikariaren Postal Kolekzionistak talde tolosarra igoko da Arraunetxeko oholtza gainera, eta Azken gaua hirian diskoa aurkeztuko du Orion Udaleko ordezkariek udako programazioaren aurkezpenean azaldu zutenez, uztaileko kontzertu gehienak areto barruan egingo dituzte, kalean eginda sortu daitezkeen jende pilaketak ekiditeko. Bestalde, kultur etxeko aretoa nahiko mugatua denez, emanaldiak Arraunetxeko areto nagusian egitea erabaki dute, modu horretan ikusleen arteko segurtasun distantzia mantentzeko aukera izango delako, kontzertuaren edukiera murriztu gabe.
Kontzerturako sarrerak salgai jarri dituzte jada Orioko Kultur Etxean, 2 euroren truke, eta aldez aurretik erosi behar direla jakinarazi du Orioko Udaleko Kultura sailak.