Maddalen Arzallusek eta Jon Maiak bertso saioa eskainiko dute ostiralean Orion

Karkara

Zimitorio berrian izango da bertso saioa, eta 19:00etan emango diote hasiera. Sarrera doakoa izango da.

Errikotxia bertsozale elkarteak antolatuta, ostiralean, bertso saioa izango da Orioko zimitorio berrian. 19:00etan emango diote hasiera hitzorduari, eta Maddalen Arzallus eta Jon Maia arituko dira bertsotan. Sarrera doakoa izango da, baina, Errikotxiak jakinarazi du maskara jantzita eramatea derrigorrezkoa izango dela. Elkarteko kideek bermatuko dute segurtasun-neurriak betetzea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide