Ostiralean itxiko dute Danbolin Musika Eskolan matrikulatzeko epea

Karkara

Izena eman edo informazio gehiago jaso nahi dutenek, musika eskolara jo dezakete edo 943 833 727 telefono zenbakira deitu.

Danbolin Musika Eskolan 2020-21 ikasturterako matrikulatzeko epea, uztailak 3an, ostiralean bukatuko da. Ikasturtea irailean hasiko da, eta irailaren 1etik 8ra ere matrikulatzeko epea zabalduko berriro. Izena eman edo informazio gehiago jaso nahi dutenek, musika eskolara jo dezakete edo 943 833 727 telefono zenbakira deitu.
 
Hurrengo ikasketak eskainiko ditu Danbolin Musika Eskolak 2020-2021 ikasturtean:
 
1. mailan (4, 5 eta 6 urtekoak): Tailerra.
 
2. mailan (7 urtetik aurrera): Musika-mintzaira, instrumentua eta euskal dantza.
 
3. mailan (12 urtetik aurrera): Instrumentua eta euskal dantza.
 
 
 
 
 
 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide