'Evaren alabak' kale antzerkia izango da Orion uztailaren 3an

Karkara 2020ko eka. 25a, 15:04

Martxoko saiorako sarrera erosi zutenek ez dute berriz erosi beharko, baina kultur etxetik pasatu beharko dute, txartel berriaren bila.

Uztailaren 3an, ostiralarekin, Evaren alabak kale-antzerkia izango da Orion. Hasiera batean, martxoaren 13rako zegoen programatuta emanaldia, baina bertan behera geratu zen COVID-19ak sortutako osasun-krisiagatik.

Orioko Udalak azaldu du jarduerarik antolatu gabeko aldi luze baten ondoren, "gogo bizia" zutela berriro erekultur agendari heltzeko, eta prest dauka dagoeneko udako programazioa.

Antzerkiaren bi saio izango dira, elkarren segidan: lehenbizikoa 21:30ean hasiko da, eta bigarrena, berriz, 22:30ean. Saio bakoitzerako 20 sarrera salduko dira. Bi saioak toki beretik abiatuko dira: Kale Nagusiaren hasieratik, Pietatearen azpitik; handik zimitorio zaharrera joango dira aktore eta ikusleak eta, bukatzeko, Salatxo aretora joko dute.

Sarrerak 2 eurotan salduko dira eta aldez aurretik erosi behar dira kultur etxean. Sarrera-kopurua mugatua denez, interesa dutenei lehenbailehen sarrera erostea gomendatu die udalak. Martxoko saiorako sarrera erosi zutenek ez dute berriz erosi beharko, baina kultur etxetik pasatu beharko dute, txartel berriaren bila.

Emakumearen kontrako indarkeria
'Evaren alabak' antzezlanak emakumearen aurkako indarkeriaren gaia du hizpude. Atzean historia latza duten hiru emakume dira protagonistak eta modu gordinean kontatuko dituzte beren bizipenak.

Tik Tak taldearen ekoizpena da, eta Elena Aranbarri da zuzendaria; aktore nagusiak, berriz, hauek dira: Marta Garcia, Jeronimo Otegi, Nieves Peña eta Sonia Sanz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide