'Shanghai Top Startup' saria jaso du Eñaut Martiren MusicLAB enpresak

Karkara 2020ko eka. 22a, 09:29

Eñaut Martik eta ikaskideek duela lau urte eta erdi abiatu zuten MusicLAB proiektua Txinan, musikaren bidez umeen garapen pertsonalean laguntzeko helburuarekin.

Saria inondik ere espero gabe jaso dute Eñaut Martik eta lankideek. Txinatik adierazi duenez, "lehiaketaren antolakuntzak inguruko hamar startup onenen artean sartu zuen gure enpresa, eta gero, publikoak erabaki du garaile gu izatea".

Marti ez da halako lehiaketen zalea, baina gustura hartu du saria. "Asteburu honetan jakin dugu irabazle gertatu garela. Egia esan, normalean ez dugu halako ekimenetan parte hartzen; nahikoa izaten dugu enpresaren eguneroko martxari eustearekin. Ez dakit gure izena nork eman zien antolakuntzakoei. Ea sari honek, modu batera edo bestera, jende gehiago erakartzen duen gurera. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide