Astelehenean irekiko da Danbolin Musika Eskolan izena emateko epea

Karkara 2020ko eka. 18a, 09:00

Matrikula orain egiten ez dutenek irailaren 1etik 8ra bitartean ere izango dute horretarako aukera.

Ikasketa hauek egiteko aukera izango da 2020-2021 ikasturtean:

1. maila (4, 5 eta 6 urtekoak)

  • Tailerra: 1, 2 eta 3. Kurtsoak.

2. maila (7 urtetik aurrera)

  • Musika-mintzaira: 0, 1, 2, 3 eta 4. kurtsoak.
  • Euskal dantza eta instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

Oharra: instrumentuko plazak mugatuta daude.

3. maila (12 urtetik aurrera)

  • Ikasketa osagarriak: musika espezializatua.
  • Euskal dantza eta instrumentu hauek: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

Matrikulazioa

Ekainaren 22tik uztailaren 3ra bitartean egongo da zabalik izena emateko epea.

Matrikulatzeko, ondoko orria bete behar da:

Matrikulazio-orria

Matrikula orain egiten ez dutenek irailaren 1etik 8ra ere izango dute horretarako aukera.

Informazio gehiago

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, egin kontsulta musika eskolan (943 833 727).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide