Karela kiroldegiak ateak zabaldu ditu goizean, pandemiak eragindako etenaren ostean

Karkara

Kiroldegiko arduradunek adierazi dutenez, goizean herritarrak animatu dira kirol instalakuntzak erabiltzera, orokorrean giro nahikoa lasaia izan duten arren.

 

Segurtasun protokoloak direla eta, igerilekua erabili ahal izateko aurretiazko zita hartu behar da 943894428 telefono zenbakira deituta, eta erabiltzaile bakoitzak gehienez 45 minutuko tartea egin dezake uretan eguneko. Gainontzeko instalakuntzak erabiltzeko ez da aurretiazko txandarik hartu behar, hasiera batean, ez dutelako jende pilaketarik espero.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide