Orioko Ahalduntze Eskolak aurrez aurreko arreta zerbitzua abiatuko du ostiralean

Karkara 2020ko eka. 11a, 10:30

COVID-19arengandik babesteko itxialdiaren ondoren, ateak irekiko ditu berriro ahalduntze eskolak, eta ostiral honetan, 16:00etatik 19:00etara izango da irekita bulegoa, kultur etxeko lehen solairuan.

COVID-19ak sortutako osasun larrialdi egoeraren ondorioz, eten egin zen Oriko Ahalduntze Eskolaren aurrez aurreko arreta zerbitzua, eta arduradunek jakinarazi dute ostiralean irekiko dituztela berriro ateak. Ostiralean esaterako, 16:00etatik 19:00etara izango da irekita Orioko Ahalduntze Eskolaren bulegoa, kultur etxeko lehen solairuan. Informazio gehiago nahi dutenek, ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera idatzi edo 623 178 553 telefono zenbakira deitu dezakete.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide