Gaurtik aurrera elizaren aforoaren erdia egongo da baimenduta

Karkara

Aforoaren %50 betetzeko, eliztarren artean bi metroko tartea gordetzea ezinezkoa izango denez, maskara eramatea derrigorrezkoa izango da.

Orioko parrokiak jakinarazi du gaurtik aurrera elizkizunetan elizako aforoaren erdia egongo dela baimenduta, hau da, 170 lagun bildu daitezke elizaren beheko aldean eserita, eta korua abeslarientzat bakarrik izango da. Unai Manterola erretoreak azaldu duenez, aforoaren %50 betetzeko, ordea, "ezinezkoa" da eliztarren artean bi metroko segurtasun tartea gordetzea, "horregatik, maskara eramatea derrigorrezkoa izango da".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide