Orion ez da kalera ateratzeko ordutegirik jarraitu beharko, datorren astetik aurrera

Karkara 2020ko mai. 17a, 15:48

Alarma egoera luzatu nahi zuela iragarri zuen atzo Pedro Sanchez Espainiako presidenteak, eta gaur beste neurri bat jakinarazi du, autonomia erkidegoetako presidenteekin egindako bileran: 10.000 biztanle baino gutxiago dituzten herriek ez dute ordutegirik izango.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak autonomia erkidegoetako presidenteekin egindako bileran jakinarazi duenez, bertan behera geratuko dira herritarrak kalera ateratzeko ordutegiak 10.000 biztanletik beherako herrietan, tartean Orion. Eguerdian eman du erabakiaren berri, eta Hego Euskal Herrian 37 udalerritan eragina izango du neurriak.

Adin tartearen arabera kalera ateratzeko ordutegiak maiatzaren 2an ezarri zituen Espainiako Gobernuak, konfinamendutik pixkanaka ateratzeko neurri gisa. Hasiera batean, 5.000 biztanletik beherako herrietan aplikatzen zen, eta orain 10.000tik beherakoetan izango da indarrean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide