Espainiako Gobernuak kalera irteteko ordutegiak baimendu dituenetik, behera egin du arratsaldeko 20:00etan osasun langileei esker ona adierazteko egin den txalo zaparradak. Horregatik, irratian entzun dut ekimena behar den bezala bukatzeko, polita izango litzatekeela igandean, 20:00etan, orain arteko txalo saio ozenena eta luzeena egitea. Ez da ahaztu behar, osasun langileak eta horiekin batera lanean aritu diren profesionalak herritarron gotorleku izan direla pandemia honetan, eta merezi duten omenaldia egitea garrantzitsua dela uste dut, ekimena pixkanaka-pixkanaka itzaltzen joan aurretik.
Oriotar bat