Euskaraldia herriko dendekin

Karkara

Euskaraldiko Orioko lantaldeak mezu bat eman du argitara, osasun krisiak eragindako egoera zailaren aurrean herriko dendekin bat egiteko.

Hau dio zabaldu duten oharrak:

Dagoeneko hasita daude Orioko denda, taberna eta zerbitzuak ateak irekitzen, pixkanaka, eta kezkatuta daude, egoera ez delako batere erraza.

Euskaraldiko Orioko lantaldeak bat egin nahi du herriko dendekin egoera zail honetan, eta herritarrei eskatzen diegu egiteko erosketak gure denda eta establezimendu txikietan.

Denda txikiek herria indartu eta euskarari arnasa ematen diote.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide