"Bi hilabetean egin dudan lehen salmenta izan da"

Karkara

Alarma egoerak eragindako etenaren ostean, gaur zabaldu dute azoka ikastola aurreko gunean, osasun neurri zorrotzekin. Herritarrak eta saltzaileak gustura nabari dira sal-erosketak egiten; arropa saltzaile batek KARKARAri adierazi dionez, gaur egin du azken bi hilabeteetako lehen salmenta, eta pozgarria da berriz azoka martxan jarri izana.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide