Orioko establezimendu bati salaketa jarri dio Ertzaintzak, alarma egoerako arauak ez errespetatzeagatik

Karkara

Astelehenean jarri zioten salaketa lokalari, tabernek ateak irekitzeko eta terrazak jartzeko aukera izan zuten lehen egunean.

Astelehenean, maiatzak 11, hainbat tabernek ateak ireki zituzten bi hilabeteren ondoren. Espainiako Gobernuak arau zorrotzak ezarri dizkie negozioak martxan jarri ahal izateko; besteak beste, establezimendu barruan bezerorik ez hartzea eta terrazak gehienez %50 betetzea.

Ertzaintzak KARKARAri konfirmatu dionez, astelehenean salaketa jarri zioten Orioko lokal bati, alarma egoerako arauak ez errespetatzeagatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide