Dagoeneko bi aste pasatu dira Egunean Behinen laugarren denboraldia hasi zenetik, eta aurreko denboraldiko legez, herritar asko ari da parte hartzen KARKARAren taldean. Uztailera bitarterako, hamar asteko denboraldia osatu du Codesyntax enpresak, eta parte-hartzaileen bost aste onenak hartuko dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko. KARKARAren taldeko garaileak Gozategi frutadendak osatutako saskia irabaziko du. Gainera, parte-hartzaile guztien artean KARKARAko eta Urola Kostako Hitzako bazkidetza bana ere zozkatuko ditu Urolako Komunikazio Taldeak (UKT).
KARKARAren taldera batzeko Egunean Behin aplikazioa deskargatu behar da Google Play edo App Store plataformatik. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzaren gainean klik egin eta 17D4FA kodea sartu behar da; erabiltzaileak gisa horretan lortuko du KARKARA - Egunean Behin izeneko taldera batzea.