Haurrekin kalera ateratzeko baldintzak zein diren gogorarazi dute Orioko Udaletik

Karkara 2020ko apirilaren 26a

Espainiako Gobernuak agindu bat publikatu zuen atzo BOEn, gaurtik aurrera haurrek kalera atera ahal izateko baldintzak zehazten dituena.

  • 14 urtetik beherako haurrak atera daitezke, paseo bat ematera, apirilaren 26tik aurrera
  • Ordutegi honen barruan atera daitezke: 09:00etatik 21:00etara
  • Bizi diren etxetik kilometro bateko erradioan ibili beharko dute haurrek; gehienez ere, ordubetez
  • Heldu bakoitzarekin, gehienez, 3 haur
  • Gaixotasun-sintomak dauzkatenek etxean geratu behar dute
  • Etxetik ateratzerakoan eta sartzerakoan eskuak ondo garbitu behar dituzte bai haurrek eta bai zaintzaileek
  • Paseatzerakoan, segurtasuneko distantzia mantendu behar dute (1-2 metro)
  • Haurrekin doan zaintzailea aita edo ama ez bada, gurasoen berariazko baimena eraman behar du aldean
  • Orioko parkeak itxita daude eta, beraz, debekatuta dago bertara sartzea

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide