Aurreko egunetan baino mugimendu handiagoa atzeman daiteke kalean

Karkara

Alarma egoeran eman den aldaketa dela eta, herriko kaleetan aurreko bi asteetan baino mugimendu handiagoa izan da gaur goizean. Lehen ordutik langileen makinen hotsak entzun dira, eta auto gehiago ibili da martxan. Geratuta zeuden lan eta obrei ere ekin diete berriz langileek. Dena den, itxialdian ohikoak bihurtu diren saltokietako ilarek azken egunetan bezala jarraitzen dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide