Gipuzkoako Arraun Federazioak aurtengo batelen liga amaitutzat eman du

Karkara 2020ko mar. 24a, 14:14

Koronabirusaren ondorioz eman diote amaiera Gipuzkoako batel ligari, Gipuzkoako Arraun Federazioak jakitera eman duenez.

Negu giroagatik ligako estropada asko bertan behera geratu izan dira aurreko urteetan, eta urte batean edo bestean udaberrian izan zuten gaztetxoek arraunean aritzeko aukera. Aurten espero baino azkarrago amaitu da liga, koronabirusa dela eta. Gipuzkoako Arraun Federazioak amaitutzat eman du liga, beste kirol jarduera asko bertan behera geratu diren bezala. 

Federazioak gaineratu du une honetan sailkapenean puntu gehien dituena izango dela irabazle bere kategorian.

Aurreikusita zeuden hamabi jardunaldietatik sei jokatu dituzte (otsailaren 16an Zumaian jokatu behar zen jardunaldia bertan behera geratu zen hego haizeagatik).

Sailkapenak hemen ikus daitezke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide