Kirol elkarteek dirulaguntza-eskaera aurkezteko epea hilabetez luzatu du Orioko Udalak

Karkara

Dirulaguntzak eskatzeko azken eguna, beraz, 2020ko apirilaren 20a izango da

Kirol elkarteek urteko dirulaguntza eskatzeko epea martxoaren 20ra artekoa zen, baina, indarrean dagoen alerta egoera dela eta, Orioko Udalak epea hilabetez luzatzea erabaki du. Dirulaguntzak eskatzeko azken eguna, beraz, 2020ko apirilaren 20a izango da. Bestelako aldaketaren bat baldin bada, udalaren webgunearen bidez emango dute horren berri.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide