Elizako kanpaiak joko dituzte egunero 12:00etan, ekintza solidario modura

Karkara

Ospitaletako langileen lana eskertzeko, eta gaixoen aldeko otoitza eskatzeko abiatu dute  ekimena.

Donostiako Elizbarrutiak eta Gipuzkoako Elizek bat egin dute hainbat Elizbarrutiren ekimenarekin, eta gaurtik aurrera, larrialdi egoerak iraun bitartean, kanpaiak joko dituzte egunero 12:00etan. Gaixoen alde otoitza eskatzeko, eta mediku, erizain eta zerbitzari guztien lana eskertzeko abiatu dute ekimena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide