Koronabirusak sortutako egoeraren aurrean zaintza sarea osatuko dute Orion

Karkara

Sare sozialen bidez zabaldu dute mezua. Koronabirusak sortutako krisialdiaren aurrean, "komunitatearen zaintza bermatzea" da asmoa.

"Komunitatearen zaintza bermatzeko", zaintza sarea osatuko dute Orion. Sare sozialen bidez zabaldu dute mezua, eta sarekide izateko, hainbat galdera bete behar dira helbide honetan.

Koronabirusak sortutako krisialdiari erantzuna ematea "herri erronka" dela uste dute. Era berean, azken urteotak feminismotik bizitzak erdigunean jarri eta zaintza lanak kolektibizatzearen aldarria praktikan jartzeko unea da, zaintza sarea osatu nahi duten herritarrek diotenez: "Erronka nagusia lan produktiboaren gainetik komunitatearen zaintza bermatzea izango da". 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide