Larunbat arratsaldean Pasaian jokatu ziren beteranoen eta seniorren traineru estropadak, eta etxekoak bikain aritu ziren. Seniorretan bi garaipenak eskuratu zituzten oriotarrek, nagusitasun osoz, gainera: hamasei segundoko aldea atera zieten Orioko emakumeek Arraun Lagunak taldeari, eta sei segundokoa gizonezkoek Donostiarrari.
Bederatzi talde ureratu ziren senior emakumezkoen estropada jokatzeko, eta 24 traineru, berriz, gizonezkoena jokatzeko. Hiru tandatan banatuta aritu ziren azken horiek.
Beteranoetan, berriz, zarauztarrak izan ziren garaile, Badok13 taldeak hamabi segundoko aldea atera baitzion Plentziari. Hamabost talde lehiatu ziren kategoria horretan.