Xaltxerak talde feministak, Orioko Ahalduntze Eskolak, Etxeluze gaztetxeak eta Udalak elkarlanean antolatu dute gaurko eta datozen egunetarako egitaraua, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.
Hona hemen gaurko deialdi-zerrenda:
9.30: Txokolate banaketa Aritzaga kalean.
10.00: Zumba feminista Aritzaga kalean.
11.30: Eguerdiko manifestaziorako materiala sortzeko elkarketa Ibai-Ondo plazan. Euriarekin, frontoian.
13.00: Manifestazio zaratatsua ‘Antolatu indarrak, batu borroka feministara’ lelopean. Ibai-Ondo plazatik.
14.30: Emakumeon* bazkari autogestionatua gaztetxean. Ondoren, mikro irekia.
Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren deialdiek izango dute jarraipenik beste zenbait egunetan:
Martxoak 13, ostirala, 22:30ean: Evaren alabak antzezlana Kultur Etxean.
Martxoak 24, asteartea, 18:30ean: Irakurketa feminista saioa. Guztiok izan beharko genuke feministak, Chiwamanda Ngozi Adichieren manifestua.
Martxoak 31, asteartea, 18:30ean: Hitzaldia: Zaintzaren esklabo, etxeko langileen egoeraz. Hizlaria: Silvia Carrizo. Gazteleraz izango da saioa.
Apirilak 4, larunbata, 15:00etan: Emakumeak* piraguan, Arraunetxen.