Emakumeen Nazioarteko Eguneko egitaraua

Karkara

Igandean Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da, eta egun horretarako hainbat ekimen antolatu dituzte Orion.

MARTXOAK 7
- 00:00. Emakumeon* manifestazioa: Kaleak eta gauak gureak dira! lelopean, Etxeluze gaztetxetik

MARTXOAK 8
- 09:30. Txokolate banaketa, Aritzaga kalean
- 10:00. Zumba feminista kalean, Aritzaga kalean
- 11:30. Eguerdiko manifestaziorako materiala sortzeko kedada, Ibai-Ondo plazan (euria eginez gero, frontoian).
- 13:00. Manifestazio zaratatsua Antolatu indarrak, batu borroka feministara! lelopean, Ibai-Ondo plazatik abiatuta
- 14:30. Emakumeon* bazkari autogestionatua gaztetxean, eta bazkal ondoren, mikro irekia

Xaltxerak, Etxeluze gaztetxeak, Ahalduntze Eskolak eta Orioko Udalak elkarlanean egitaraua antolatu dute martxorako,  eta asteburuko jarduerak hilabeteko egitasmo sortaren parte dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide