Aimar Galarragak Urrezko Harrijasotze Txapelketako finala jokatuko du larunbatean

Karkara 2020ko mar. 3a, 13:30

Azpeitiako Izarraitz Pilotalekuan izango da lehiaketa, 18:30etatik aurrera.

Aimar Galarraga harrijasotzaile oriotarra Urrezko Harrijasotze Txapelketako finalean izango da, hirugarren urtez jarraian. Aurtengo finalean, Xabier Peñagarikoano eta Urdax Magunazelaia izango ditu aurkari.

Harrijasotzaileez gain, aizkolariak ere lehiatuko dira igande honetan Azpeitiako pilotalekuan, 18:30etatik aurrera. Gizonezkoek Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako finalak jokatuko dituzte, kategoria desberdinetan: seniorrak, 23 urte azpikoak eta 19 urte azpikoak. Emakumezkoek, berriz, Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketakoak.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide