Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hilabete osorako programa antolatu dute

Karkara 2020ko martxoaren 2a

Lehengo astean eman zuten argitara programazioaren kartela Xaltxerak, Orioko Ahalduntze Eskola, Etxeluze Gaztetxeak eta Orioko Udalaren sinadurapean.

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, hilabete osorako programazioa antolatu da Orion:

MARTXOAK 7
. 00:00 Emakumeon* manifestazioa: "Kaleak eta gauak gureak dira!",
Etxeluzetik

MARTXOAK 8
. 09:30 Txokolate banaketa, Aritzaga kalean
. 10:00 Zumba feminista kalean, Aritzaga kalean
. 11:30 Eguerdiko manifestaziorako materiala sortzeko kedada, Ibai-Ondo plazan (euria eginez gero, frontoian)
13:00 Manifestazio zaratatsua "Antolatu indarrak, batu borroka feministara!" lelopean, Ibai-Ondo plazatik abiatuta
14:30 Emakumeon* bazkari autogestionatua gaztetxean, eta bazkal ondoren, mikro irekia

MARTXOAK 13
. 22:30 Evaren alabak antzezlana, kultur etxean (sarrera 2 euro)

MARTXOAK 24
. 18:30 Irakurketa feminista saioa. "Guztiok izan beharko genuke feministak", Chiwamanda Ngozi Adichie-ren manifestua.

MARTXOAK 31
. 18:30 Hitzaldia: "Zaintzaren esklabo", etxeko langileen egoeraz. Hizlaria: Silvia Carrizo (Malenetxea). Gazteleraz.

APIRILAK 4
. 15:00 Emakumeak* piraguan, Arraunetxean.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide