Udal Liburutegia goiz eta arratsaldez egongo da zabalik gaurtik aurrera

Karkara

Aurrerantzean, 10:00-13:00etara eta 16:00-19:30etara irekiko dute.

Azken urteetan, liburutegia arratsaldez eta lau orduz ireki izan da. Aurrerantzean, Udal Gobernuak aho batez onartu ostean, ordutegi berria izango du: astelehenetik ostiralera goiz eta arratsaldez egongo da irekita, 10:00-13:00etara eta 16:00-19:30etara.

Liburutegiaren kontzeptua eta funtzionamendua asko aldatu da azken urteetan. Lehen, umeak eta gazteak bertaratzen ziren batik bat, etxeko lanak egitera, informazioa bilatzera eta irakurtzera; heldu batzuk ere bai, liburuak maileguan hartzera. Gaur egun, berriz, erabiltzailearen profila anitzagoa da: gurasoak haurrekin, gazteak, erretiratuak... Liburutegia toki dinamikoa bilakatu da.

Aldaketarekin, eskualdeko gainontzeko liburutegien ordutegi eta zerbitzu berak izango ditu Oriokoak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide