Herriz herriko kanporaketetan sailkatu diren 118 muslari bikoteak Segurako Baratze pilotalekuan elkartu dira 15:00etan. Ordu erdi geroago karta jokoa hasi da, 4 erregetara, 6 hamarrekora eta 3 ustelera. Lehenengo hiru kanporaketak pilotalekuan egin dira, eta bukaerako fasera iritsi diren 16 bikoteek Elorri elkartean jokatu dituzte azken partidak. Finalean, Ibai Esoain eta Jon Ubegun izan dira garaile, eta garaipenari esker Euskal Herriko final handirako banatu diren 32 txarteletako bat lortu dute. Gipuzkoako finala irabazi ez badute ere, Euskal Herriko finalera sailkatzea lortu dute beste bi oriotarrek ere: Jon Lertxundik eta Koldo Zinkunegik, hain zuzen.