Aritz Pardinak sortu duen Pentsamendu tailerrak ostiralean egin zuen estraineko saioa, Etxeluzen. Elkartutako herritar taldetxoa umorearen mugen inguruan hausnarrean jardun zen, EHUko irakasle Agustin Arrietaren eta Maddi Nazabal Filosofian graduatuaren gidaritzapean.
Hausnarketa saioan parte hartu zuen herritar baten esanetan, saioa "benetan interesgarria" izan zen. Antolatzaileek proposatutako lanketa moduari esker, "arin eta era oso atseginean" jardun zuten bakoitzaren ideiei buruz hizketan. Bere iritziz, "eskertzekoa da herrian eztabaidarako eta hausnarketarako halako aukerak egotea".
Pentsamendu tailerraren bigarren saioa martxoaren 27an izango da, ostiralarekin. Politika Zientzian eta Kudeaketa Publikoan graduatua den Oier Zeberiok emango dio hasiera Arrisku teknologikoen kudeaketa: segurtasuna eta demokrazia izenburua duen tailerrari, eta segidan, parte hartzaileek beren ideiak azaltzeko aukera izango dute.
Saioen inguruko informazio gehiago izateko, oriopentsamendutailerra@gmail.com helbidera idatzi daiteke.